Sinkuartel

DATORRENA

11 maiatza
SINKUARTELEKO ASANBLADA
25 maiatza
SINKUARTELEKO ASANBLADA
23 ekaina
SAN JUAN
01 uztaila
MUNDUKO ARROZAK
19 abuztua
ASTE NAGUSIA: TXUPIN
20 abuztua
ASTE NAGUSIA
21 abuztua
ASTE NAGUSIA
Apirila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Ongi Etorri Gernika 2017 - Apirilak 29/30

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Ongi Etorri Gernika 2017

 

1937an, faxismoak Gernika bonbardatu zuen, ankerkeriaz, modu basatian. Picassok Guernica margotu zuenetik, herri bizkaitarra Bakearen ikur bilakatu da mundu osoan. 2017an, laurogei urte geroago, beharrezkoa da gertakari haren memoriari bizirik eustea, eta “aski da” esatea milioika lagunen ihesaldia eragiten ari diren beste Guernica anker horien aurrean. Europako mugetan gertatzen ari dena historiako beste sarraski handi bat da. Ezin gara besoak gurutzatuta geratu, ez horixe.


Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforman, laguntza humanitarioaz harago joan nahi dugu, ziur baino ziurrago baikaude salaketa politikoa dela pertsona guztiontzako justizia eta duintasuna erdiesteko ezinbesteko aldaketaren motorra. Ezin dugu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihurtzea milioika lagunentzat. Hori dela eta, ekitaldi bat antolatzen ari gara, Gernikan, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean. Bertan, Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun bilduko gara, egoera honi dagokionez gure sumindura eta gaitzespena adierazteko, gure gobernuen pasibotasunaren kontrako jarrera agertzeko, bai eta aukerak planteatzeko eta eraikitzeko ere. Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga honetan, mobilizazio jendetsurako deia egiten dizuegu, “gerrarik ez” oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorriak direla esateko. Hauxe da gure proposamena:


- Apirilaren 29an, larunbatean, errefuxiatuei babesa agertzeko martxak egingo dira. Euskal Herriko hainbat tokitatik abiatuta, zutabetan iritsiko dira Gernikara, non ekitaldi hunkigarria egingo dugun atzoko eta gaurko Guernica horien oroimenez. Aurreikusita dago giza eskubideen eta bakearen arloko mundu-mailako zenbait erreferente etortzea.


- Apirilaren 30ean, igandean, gaien araberako tailerrak eta esperientzi mahaiak antolatuko dira: babes- eta asilo-eskubidea; antimilitarismoa; feminismoa; faxismorik eta arrazismorik ez; antikapitalismoa; harrera-esperientzia; Hegoaldeko muga; desobedientzia. Guztiak ere esperientzia, konpromiso eta borroka sozial ugariak ikusgai jartzeko xedez, hala nola gerturatzen diren mugimendu eta kolektiboen artean sareak eraikitzen jarraitzeko.


Horrez gain, jarduera ludiko eta kulturalak izango dira topaketa osoan. Amaiera-ekitaldian, erantzun eraginkor eta berehalakoak eskatuko ditugu munduan 65 milioi lagun baino gehiago jasaten ari diren egoera hau konpontzeko.


Informazio gehiago (etengabe eguneratuko dugu) eta izen-emateak:
Webgunea: https://ongietorrierrefuxiatuak.info/gernika2017
E-Posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


EZ GALDU AUKERA, ZATOZ GERNIKA 2017ra! BIHUR DEZAGUN LURRALDE, AUZO, HERRI, HIRI... BAKOITZA HARRERA-LURRALDE!!


Eskerrik asko zuen arretagatik, zain izango gaituzue.
Jaso besarkada bat Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformatik.

 

 

Ongi Etorri Gernika 2017 zutabeak

 

Share