Sinkuartel

Urria 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5

Atzera bota zure errenta aitorpena, Eragozpen Fiskalarekin egingo dizugu!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Eragozpen Fiskala - Objeción Fiscal

 

Apirilaren hasieran, Foru Aldundiak aurrez egindako aitorpenak bidaltzen dizkigu gure etxetara. Kasu horretan bazaude Apirilaren bukaera arte izango duzu aitorpen hori atzera botatzeko. Horrela errenta-aitorpen berria Eragozpen Fiskalarekin aurkezteko aukera izango duzu Ekainaren bukaerarte.

 

Zer da Eragozpen Fiskala?

 

Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua.

 

Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?

 

Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurrez zita eginda, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON! Atzera bota eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu.

 

Jarraitu behar diren urratsak Eragozpen Fiskala egiteko:

 

- Apirileko lehen egunetan: agian eginda iritsiko zaizu errenta-aitorpena.
- Adierazitako epea baino aurretik (Apirilaren bukaeran), atzera bota zure errenta-aitorpena, itzultzeko bada (Bizkaian, 901 503 000 deitzen).
- Jar zaitez harremanetan zure herrialdeko Eragozpen Fiskalerako Bulegoarekin.

 

Informazio gehiago:


-BZKAIA:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  / 609 469 599

-GIPUZKOA:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  / 943 359 592

-ARABA/ÁLAVA:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  / 945 120 0746

  

 

Eragozpen Fiskalerako kanpainan hainbat euskal taldek, mugimenduk eta eragilek hartzen dute parte:

Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Ekologistak Martxan, ESK Sindikatua, Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista, KEM-MOC Bilbao, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea

 

www.eragozpenfiskala.org

 

 

Informazio diptikoan (sakatu handitzeko):

 

OF 2017 1 OF 2017 2 OF 2017 3

 

 

 

 

 

 

 

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba/Álava herrialdetatik kanpo Eragozpen Fiskala egiteko, sakatu hemen: 

 

www.nodo50.org/objecionfiscal

 

 

 

Share