Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Abriendo fronteras a Melilla - Mugak Zabalduz Melillara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Abriendo fronteras a Melilla 2017 1

 

Abriendo fronteras a Melilla 2017 2

 

Eta Gernikaren ostean, zer?


Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforman kalean eta mobilizazioekin jarraitzeko asmo sendoa dugu, etorkinen eta errefuxiatuen Giza Eskubideak urratzen jarraitzen duten bitartean.

 

Iaz Greziara joan ginen Europa-gotorlekuaren migrazio politikak eta Europak Turkiarekin sinatutako akordioa salatzera eta, aurten, uztailaren 14an, Hegoaldeko Mugara joango gara Karabanan.

 

Hegoaldeko Mugarako Karabana, 2017ko uztaila

 

2017ko uztailaren 14an, ostirala, Mugak Zabalduz Karabana Euskal Herritik eta Espainiako Estatuko beste zenbait tokitatik aterako da eta aste betez bidaiatuko du Europako Hegoaldeko Mugara, Melillara hain zuzen ere.


Martxa honekin, Karabana osatzen dugunok, Europar Batasunaren eta Espainiako gobernuaren migrazio, asilo eta mugetako kontrol politikak salatu nahi ditugu, horren ondorio baitira Hegoaldeko Mugan ematen ari den Giza Eskubideen etengabeko urraketak.

 

● Mediterraneoan ematen ari diren milaka etorkin eta errefuxiatuen heriotzak.
● Melilla eta Ceutako hezietan kontzertinak erabiltzea.
● “beroan” ematen diren legez kanpoko kanporatzeak,
● FRONTEX-en “kontrol” operazioak,
● Turkia, Libia eta Marokoko gobernuekin sinatutako akordio gizagabeak,
● Europar Batasunaren eta Espainiako gobernuaren ezezko borobila Europako lurretan asiloa eta babesa bilatzen ari direnak hartzeko.


Europako Hegoaldeko Muga bat bakarra da, Egeotik hasi eta Gibraltarreko itsasarteraino, eta muga pasatzen saiatzen ari direnek jasan behar dituzten Europar Batasunaren kudeaketa kriminalaren ondorioak denon ardura dira. Horregatik mobilizatzen ari gara berriro, Europako, Espainiako eta Euskal Herriko gobernuek eta enpresek elikatutako gerretatik ihesi dabiltzan milioika pertsonaren eskubideak errespeta daitezela eskatzeko; gosetik, pertsonen trata eta trafikotik ihesi, aldaketa klimatikoaren, jazarpenaren eta indarkeriaren ondorioetatik ihesi.

 

Gobernatzen gaituzteneni exijitzen diegu bide ziur eta legalak jar ditzatela, heltzeko, harrera egiteko eta asiloa emateko. Eta jar ditzatela beharrezkoak diren baliabideak Mediterraneoan, Europar Batasunaren migrazio politikek eragindako heriotza gehiagorik egon ez dadin.

 

NAHIKOA DA esaten dugu Europan gero eta handiagoa den zigorgabetasuna eta xenofobia salatzeko, ahulenen duintasuna defendatzeko, errefuxiatu eta etorkinena alegia, eta mugak zeharkatzeko itxaropena dutenei itxaropen eta elkartasun mezu bat helarazteko.

 

Horregatik guztiagatik, Karabana erreibindikatzaile honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, lurralde guztietan antolatuko diren jarduketa guztietan parte har dezazuen eta batez ere, Hegoaldeko Mugan, heriotza eta lotsa eragiten duten murru isil horietaraino doazen autobusetan parte har dezazuen.


Uztailaren 14an hasiko dugu gure hurrengo Karabana “Mugak Zabalduz”.

 

Denok Hegoaldeko Mugara!

 


  


● IBILBIDEA (BEHIN-BEHINEKOA)



2017/07/14.
Lurraldeetatik irteera, gauean Madrilera heltzeko.

 

Euskal Herrian Altsasun elkartuko gara goizean eta Bardeetara joango gara, OTAN erakundeko aireko armadak entrenatzeko duen poligonora, eta han gerren kontrako ekitaldia egingo dugu. Baliteke Bartzelona gure Karabanarekin elkartzea Bardeetan.

 

2017/07/15.
Madrilen ekitaldia eta ondoren Sevillarako irteera gauean iristeko. Ekitaldia.

 

2017/07/16.
Irteera Algecirasera. Ekitaldia Algeciras-Tarifako CIE-ren aurrean.Tarifan gaua eman.

 

2017/07/17.
Ekitaldia Malagan eta irteera Melillara (bidaia gauez egingo da).

 

2017/07/18.
Ekitaldiak Melillan.

 

2017/07/19.
Ekitaldiak Melillan.

 

2017/07/20.
Ekitaldiak Melillan.

 

2017/07/21.
Melilla-Almeriara bidaia (egunez). Gaueko ekitaldia Almerian. Nijarren lo egin.

 

2017/07/22.
Ekitaldia Almerian negutegietan lan egiten duten langile etorkinek bizi duten egoera salatzeko. Nor bere lurralderako itzulera.

 


• IZENA EMATEKO

 

Non eman behar dut izena?
https://abriendofronteras.net web orrian edo Pelota kaleko bulegoan.

 

Eguna: ekainaren 15era arte.
Bidaia joan-etorria egiteko edo bakarrik joanekoa den adierazi behar da, bai autobusa hartzeko eta bai ferrya hartzeko.

 

Abriendo fronteras a Melilla 2017 3

 

 

 

Share