Sinkuartel

Iraila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

BILBO BABESLEKUA - ERREFUXIATUEN ESKUBIDEEN ALDEKO HERRI LASTERKETA (2017ko Ekainak 17-25)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Ongi Etorri Errefuxiatuak

CEAR-Euskadik (Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordea Euskadin) babestuta, Óscar Pasarín iraupen luzeko lasterkariak erronka hau jarri dio bere buruari: 1.000 kilometro egitea korrika 8 egunean ekainaren 17tik 25era), Udaletxeko Zubiaren eta Euskalduna Zubiaren artean.

 

Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak gonbidatzen zaituzte zuek ere migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen aldeko ekimen hau babestera. Amaiera jarri behar diogu beren bizitokietatik kanporatutako 65 milioi lagunen tragediari, amaiera Europara iristen saiatzen ari diren eta mugak ixten ari zaizkien milaka pertsonen etsipenari, bizimodu duina izateko eskubidea eta bizitza bera ere ukatzen ari zaizkien pertsonen egoerari, hona iristeko bideen bila Mediterraneoan hiltzera kondenatuak izaten ari baitira.

 

- EKAINAK 20, ASTEARTEA: ERREFUXIATUEN NAZIOARTEKO EGUNA. Zatoz Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformarekin, 19:00etan, Guggenheim Museoko zabalgunera, Óscar animatzera eta haren ondoan egotera.

 

- EKAINAREN 25ean, IGANDEAn, har ezazu parte, 12:00etan, BILBO BABESLEKUA ekimenean, azken 5 kilometroak atletarekin batera egiteko. Abiapuntua eta helmuga Guggenheim Museoko zabalgunea izango da, eta 5 kilometroko zirkuitua osatuko da ibaiertzean zehar (Udaletxeko Zubia - Euskalduna Zubia).

Izena emateko: https://www.cear-euskadi.org/eu/la-bilbao-refugio/ (10 €, kamiseta bat eta edaria barne).

 

-- GELDIARAZ DITZAGUN GERRA GUZTIAK!

-- INOR EZ DA ILEGALA!

-- ASILOA ETA BABESA DENONTZAT!

 

PLATAFORMA ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 

 

Share