Sinkuartel

DATORRENA

No events
Abuztua 2018
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2

Bilboko Kolektiboak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

HERRI DENDA, Bilboko herri mugimenduen azoka

 

Herri Denda 2017-2018

 

 

Abenduaren 18tik Urtarrilaren 5rarte Herri Denda ospatuko da Zirika! Herri Gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute.

 

Erronda 12ra gerturatzen direnok eragile hauek urtean zehar egiten duten lanaren inguruko informazioa aurkituko dute eta beraien autogestiorako salmentan duten materiala erosteko aukera izango dute (liburuak, kamisetak, egutegiak, kuadernoak, txapak, CDak, DVDak eta abar). Herri Denda gizarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen espazio bat da, gizarte mugimenduek elkarlanean sortzen duten gunea gabonak sustatzen duten gizarte kontsumista mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.

 

 

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ongi Etorri Errefuxiatuak: Deialdia: Salatzeko Nazioarteko Ekintza I30

 

OEE 30-9-2017

 

Irailaren 26an, errefuxiatuak birkokatzeko eta berrezartzeko epea bukatuko da, baina Europako gobernuek ez dituzte bete beren kuotak. Espainiako Estatuko Gobernua ez da iritsi % 11ra.


Hori dela eta, egoera salatzeko ekintza indartsua egin nahi dugu, eta espero dugu zu ere bertan izatea.


Irailaren 30ean, 12:30etan, Plaza Eliptikoan egongo gara, Gobernu Zibilaren parean, ozenki salatzeko Europako gobernuek ez dituztela bete beren harrera-konpromisoak eta horrek pertsonei eragiten dizkien ondorio larriak.


Zatoz eta egin bat gurekin!!

 

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK BIZKAIA

 

 

 

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAren aurkako Plataforma: Deialdia: Hasankeyf-en aldeko elkarretaratzea (Bilbao, 2017-9-23)

 

Hasankeyf 23-9-2017

 

Hasankeyfen aldeko (Kurdistan) 2. Ekintza Eguna Globala: 2017eko irailaren 23an, 12:00, Plaza Biribilean, Bilbon.


Irailak 23 Tigris ibaia eta Hasankeyfen defentsarako mundu mailako bigarren ekintza eguna deitu dute. Hasankeyf herria, turkiar estatuaren menpe dagoen Kurdistanen kokatzen da, Herri hau, BBVAk finantzatzen duen Ilisuko urtegi megaproiektuaren eta instalazio hidroelektrikoen mehatxupean aurkitzen da, Proiektu hau eztabaidagarria izateaz gain, aurrekaririk gabeko “suntsipen handiko arma kulturala” izan liteke. Hiriaren %80a, 300 aztarnategik osatutako ondare arkeologikoa bere osotasunean eta 200 herri inguru urtegiaren azpian desagertuko lirateke. Urtegiak 11.000 miloi metro kubikorekin Turkian hobekien mantendutako Erdi Aroko herri honetako aztarna bizantziar eta otomandarrak ur azpian utziko ditu, 75.000 pertsonen desplazamendua eraginez.

 

Antolatzaileak: BBVAren aurkako Plataforma eta Kurdistanekin Elkartasun Ekimena

 

Informe sobre la situación actual del proyecto ILISU y el Proyecto para su Central Hidroeléctrica y HASANKEYF.

 

Hasankeyf eta Ilisuko urtegiari buruzko aurreko albisteak:


Hasankeyf seleccionada como una de las 7 ciudades en mayor peligro de extinción.
No sólo el ISIS destruye patrimonio histórico: ¡Turquía y el BBVA también!
Protesta contra injustos planes de reasentamiento en Hasankeyf y el embalse de Ilisu.
El embalse Ilisu casi terminado, pero no como pretende el gobierno.
Error en prueba para la recolocación de la tumba de Zeynel Bey para el embalse de Ilisu.
Stop Ilisu: BBVA aumenta su involucración con Garanti.
El conflicto militar surge en torno al embalse de Ilisu (Kurdistan).

 

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL