Sinkuartel

Maiatza 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Aratusteetako Kopla Txikien III. lehiaketa (2017-2-18)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Coplillas cartel 2017

 

OINARRIAK


1. BILBOKO JAI BATZORDE MISTOA, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin, 2017ko BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETArako deialdia egiten du.

 

2. Txapelketa otsailaren 18an, larunbata, 19:00etan, egingo da, zehazteke dagoen tokian.

 

3. Edozein taldek, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu eta mozorrotuta badoaz.

 

4. Izena emango duten taldeek Jai Batzordeak otsailaren 24an, ostirala, antolatuko duen Euskal Inauterien eta Farolin eta Zaranbolasi epaiketaren inguruko eta osteko ekitaldietan parte hartu ahal izango dute. Gainera, txapelketaren talde irabazleak Farolin eta Zaranbolasen epaiketa ondoren antzeztuko du zehazteke dagoen leku batean. Joan mozorrotuta!

 

5. Kopla txikien letrak izena ematean idatziz aurkeztuko dira (euskaraz edota gazteleraz), eta originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Erabiliko den doinua herrikoia edo xede horretarako sortutakoa izan daiteke. Parte hartuko duten taldeek idatzi eta kantatutako letren inguruko edozein erreklamazio egotekotan, erantzukizuna berauen egileena izango da.

 

6. Kopla txikiaren letra entregatzeko azken eguna; izena emateko azken egun bera izango da.

 

7. Ez da onartuko edozein pertsona, elkarte edo erakunde publiko edo pribaturen kontrako irain edo gaitzespen larririk duen letrarik.

 

8. Talde bakoitzak kopla txiki bakarra aurkeztu eta interpretatu ahal izango du, 2 eta 4 minutu arteko iraupena izango duelarik.

 

9. Kopla txikiak soinubakarrean edo ahots ezberdinez interpreta daitezke. Soloak edo pertsona bakar batengan pertsonifikatzea saihestuko dugu.

 

10. Kalejira batean erabil daitezkeen musika instrumentuak baino ezin izango dira. Horretaz gain, ezingo dira erabili emanaldian zehar aulkiak edo kalejira batean emanaldia egitea oztopatzen duen bestelako elementu finkorik.

 

11. Emanaldiaren melodia zuzenean izango da, kalejiran erabil daitekeen edozein instrumentu medio; oinarriek ezarri duten bezala. Hortaz, ezingo da grabatutako melodiarik erabili.

 

12. Izena emateko epea 2017ko otsailaren 1ean bukatuko da.

 

13. Epaimahaiak originalitatea, kopla txikien letren edukia, mozorroak eta eszenaratzea baloratuko dute lehendik ezarritako irizpideak jarraituz. Betiere, parte-hartzaileek edozein unetan eska dezakete irizpide horiek.

 

14. Sariak ezingo dira esleitu gabe geratu, eta hurrengoak izango dira:

-1. Saria: Putxera 30l.+ Osagaiak

-2. Saria: Putxera 15l.+ Osagaiak

-3. Saria: Putxera 7.5l.+ Osagaiak

-Animazioari accesit berezia: Garaikurra

-Mozorroei accesit berezia: Garaikurra

 

15. Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute, eta haien erabakia apelaezina izango da.

 

16. Antolatzaileek, inguruabarren arabera beharrezkoa denean, oinarri hauetako punturen bat aldatzeko eskubidea izango dute.

 

17. Parte hartzean, lehiakideek oinarri hauetako puntu guztiak osotasunean onartzen dituzte.

 

18. Izen-ematea hurrengo bideetatik egin daiteke, atxikita doan inprimakia eta kopla txikia emanez:

-Bilboko Konpartsen egoitza: Zabalbide 5, Lonja (Bilbo), 10etatik 13etara.

-Posta-elektronikoaren bidez: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (Bilboko Konpartsak), edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)

 

19. Informazioa: Bilboko Konpartsak: 946791306 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: 944244045

 

Oinarriak

 

 

Coplillas cartel 2017 2

 

 

Share