Sinkuartel

DATORRENA

Maiatza 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Aratusteetako mozorro lehiaketa (2017-2-25)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Aratusteak 2017 1

 

Aratusteetako Mozorroen Lehiaketa, Aratuste Zapatu arratsaldez egiten da. Konpartsa guztiak, taldeak eta norbanakoak parte hartzen duten kalejira da.

 

Jaibatzorde Mistoak sari-multzo batzuk ezartzen ditu (fruitu edo jeneroak, izaera ludiko eta gastronomikoaz), kategoria ezberdinetan.

 

Lehiaketa arratsaldeko 17h00etan hasten da Plaza Biribiletik, Kale Nagusitik jarraituz Astarloa – Zabalgunea – Colon de Larreategi eta Albiaraino.

 

Partehartzaile guztiek epaimahaiaren aurretik igaro beharko dute haien mozorroak erakusteko, eta gehienez 2 minutuko antzezpen labur bat egiteko aukera izango dute.

 

Epaimahaia Astarloan kokaturiko eszenatokian egongo da eta partehartzea, originaltasuna, elkarreragina eta mozorroek daukaten Aratusteetako kutsua baloratuko da.

 

Kalejiraren antolaketa errazteko, izena aldez aurretik Bilboko Konpartsen bidez ematea eskatzen da. Hala ere, zapatuan bertan ere izena eman daiteke Plaza Biribilean kokatutako eszenatokian. 

 


Aratusteak 2017 2

 

Oinarriak

 

Historia apur bat


Gaur egun arte, Bilboko Aratusteen historian zenbait gertakizun eta aldaketa izan dira.

 

Bilboko Aratusteak frankismoan debekatuak izan ziren, beste hiri aratusteen modura. Euskal Herrian, Tolosako Aratusteak mantentzea baino ez ziren lortu, eta beste guztiak, beste motatako jai bihurtu behar izan ziren.

 

1979an, 1978ko lehen Aste Nagusiaren esperientziaren ostean, Bilboko talde ezberdinek udan izandako diseinu parte-hartzaileari jarraipena eman zioten, eta horrela Bilboko Konpartsetatik jai herrikoiari forma ematen hasi zitzaion Aratusteetan ere.

 

Lehen desfilea Erriberatik egin zen, Atxuritik Areatzeraino. Hortik aurrera Kale Nagusira pasa ginen, 2004ean Udalak Bilboko Konpartsekin zuen elkarlana bertan behera uztea erabaki zuen arte.

 

Hortik aurrera, Kale Nagusia Udalaren tokia bihurtu zen, eta Bilboko Konpartsek Hurtado Amezagatik desfilatu zuten. 2014an, Kale Nagusitik egin genuen berriz ere Desfilea, eta 2015etik aurrera, Aratusteetarako beste jai-eredu herrikoiagoa, parte-hartzaileagoa, anitza eta dibertigarriago bat bultzatu nahi izan dugu. Bilboko Konpartsekin batera beste herri-talde askok horretan parte hartzea espero dugu. Eta eguraldia lagun izatea!

 

Gora Bilboko Aratusteak!

 

Aratusteak 2017 3

 

Eguna: 2017eko otsailaren 25ean

Lekua: Plaza Biribiletik, 17h00etatik 19h00etara

Ibilbidea: Kale Nagusia – Astarloa – Colon de Larreategui – Albia

Izen ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu postaren bidez edota 94 679 13 06 telefonora deituz, otsailaren 21a baino lehenago, asteartea,
edo ekitaldi egunean bertan, 16h00retan, Plaza Biribilean kokatuko den eszenatokian aurkeztuz.

Kategoria: Banaka, Taldeka eta Konpartsak

Sari banaketa: Plaza Barrian, 21h00etan

 

Aratusteak 2017 4

 

 

 

 

Aratusteak 2017 5

 

 

 

Share