Sinkuartel

DATORRENA

Maiatza 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Aratusteak 2017: Farolin eta Zarambolasi epaiketa (Barikua, Otsailak 24)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Farolin Zarambolas 2017 1

Aurtengo Farolin, Las Tea Party Dj-ak (Eva eta Lorea) izango dira, ta gure Zarambolas, Plaza Nueva tabernako Jon de Miguel. Zorionak hirukote!!

 

NORTZUK DIRA FAROLIN ETA ZARANBOLAS ?


Herri hizkeraren esamoldeetan oinarriturik, haien izenen etimologia erromantzean eta euskaran ondorioztatzen dira.

 

FAROLIN esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da –ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta “Semper Plus Ultrak” (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea.

 

Dagokion kolorea zuria da.

 

ZARAMBOLAS, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duena, Carpe Diemek laburbiltzen du bere bizi-lema.

 

Dagokion kolorea gorria da.

 

Farolin Zarambolas 2017 2

 

EPAIKETA


Nola sortu zen?

 

1984an Jai Batzorde Mistoko hiru kidek, Fernando Tojak, Marino Monterok eta Josepe Zuazok, “Farolín eta Zarambolas” pertsonaiak asmatu zituzten Bilboko Aratusteetarako.

 

Orduan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.

 

Gaur egun, Farolin eta Zaranbolasen aurkako herri auzia haien atxiloketarekin hasten da, udaletxean. Bilboko uriko mazukariak dira ziegetara gure protagonistak lagunduko dituztenak .


Behin ziegatan sartuta, Fraisku, Momo, Hartza, Moja, Turko eta Higien kalejira batek bideratuko ditu Plaza Berrira arte, bilbotarron irainak medio, ibilbidean zehar.


Plaza Berrian daudela, epaiketari hasiera emango zaio, konpartsakideak izanik abokatu, fiskal eta lekukoen antzezlanetan ibiliko direnak.


Haien defentsarako azalpenak emanda, auzi-aretoko ahots gorenak epaiaren berri emango du eta Farolin eta Zaranbolas ziegetara itzuliko dira haien “aratuste-zigorraren” zain.

 

Plaza Berritik Santiago plazara eramango dira protagonistak. Bertan, urkatokian daudela, herri auziari amaiera emango dion burla, trufa, eskarnioa egingo da. Hor bukatuko da epaiketa, aurtengoz behintzat.

 

Farolin Zarambolas 2017 3

 

Farolin Zarambolas 2017 4

 

 

Share