Sinkuartel

Ekaina 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2

Aratusteetako Indaba lehiaketa (2017-2-26)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Concurso alubias

 

Aratusteetako domekan, Putxera lehiaketa egiten da Plaza Barrian. 2015etik, osagai nagusia goratzea erabaki dugu, hots, babarruna, eta horregatik ez da ezinbestekoa izango putxeran egitea.

 

Putxerak edo burdinbideko lapikoak, bere izenak azaltzen duen moduan, trenbide munduan dauka bere jatorria. Antzinako La Robla (Bilbo-La Robla) treneko langileek, tren-gidariek, suginek eta balazta-zaindariek, lan egiten zuten bitartean beraien bazkariak prestatzen zituzten. Lanaldi nekagarriekin eta askotan sekulako hotzarekin, langileek janari elikagarria eta merkea behar zuten.

 

Hasieran hodi bat erabiltzen zuten lokomozioaren ur-lurruna sukaldatzeko erabiltzen zuten ontzira eramateko, eta horrela, beroaz baliatuz janaria prestatzen zuten. Geroago ur-lurrunaren ordez tren-makinan erabilitako ikatza hartzen zuten, horrela gure garaietara heldu den putxera eredua garatu arte. Prestatutako sukalkia langile guztien artean jaten zen.

 

Ohitura hau indarrez gaurdaino iritsi da eta arte huts bihurtu da. Balmaseda edo Zorrotza bezalako lekuetan, putxera lehiaketa ospetsuak antolatzen dira.

 

Eguna: 2017ko otsailak 26an, domeka

Lekua: Plaza Barrian

Izen ematea doakoa izango da eta lekuan bertan egingo da, 9h00etatik aurrera

Sari banaketa: Plaza Barrian bertan, 14h00etan

 

Sariak:

 

1. saria: garaikurra + 120€
2. saria: garaikurra + 110€
3. saria: garaikurra + 100€
4. saritik 12. sarira: garaikurra + 75€

 

Arauak:


Indabak 13h00 eta 13h15 bitartean aurkeztu behar dira
Beranduago egiten bada, ez da hartuko
Jendarteari begira sukaldatuko da
Etxetik zeozer sukaldatuta eramateak kanporatua izatea suposatuko du
Gasa, ikatza eta egurrarekin sukaldatu ahal izango da
Txapelketa hau EZ dago profesionalei zuzenduta

 

Osagaiak:


Indaba Gorria (Euskal Herriko lurralde historikoetakoa, Tolosarra, Beltza edo Babarrun pikarta)
Patatak
Barazkiak (piper txorizeroa barne)
Urdaia
Txorizoa

Baztertuta geratzen dira barietate zuriak eta indaba berdea

Oharra: Epaimahaiak, puntuaketak burutzean, arreta berezia jarriko du indaben kalitatean

 

2016ko irabazleak

1. saria: Kofradia de la Putxera (Villaverde)
2. saria: Mendikor (Armintza)
3. saria: Kormendi (Armintza)
4. saria: Biok Bat (Gatika)
5. saria: Barrio Kazuelas (Sopela)
6. saria: Mari Jose Mentxaka (Loiu)
7. saria: Nabarro (Bilbo)
8. saria: Los Mauri (Portugalete)
9. saria: Txoko Encartados (Villaverde)
10. saria: Bolaleku (Larrauri)
11. saria: Silse (Erandio)
12. saria: Amamaren Lapiko (Armintza)
Konpartsen kategorian: Moskotarrak

 

2015eko irabazleak

Deskargatu zerrenda osoa

 

2014ko irabazleak

Deskargatu zerrenda osoa

 

2013ko irabazleak

1. saria: Txoko Enkartado (Valle Villaverde)
2. saria: Txoko Eder (Bilbo)
3. saria: Txoko Muzkiz (Barakaldo)

 

2012ko irabazleak

Deskargatu zerrenda osoa

 

 

 

Share