Sinkuartel

DATORRENA

Maiatza 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

2017ko Aratuste egitaraua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Aratusteak 2017 4

 

2017ko Aratusteak otsailaren 18tik otsailaren 28ra ospatuko dira. Eta programazioan azaltzen den bezala, adin eta gustu guztietarako proposamenak batzen dira.

 

Otsailaren 18an, larunbata, Koplen III Lehiaketa Zabalguneko Merkatuan; eta Pontxe eta Torrada VI Lehiaketa, igandea 19an Plaza Barrian. Otsailaren 23an, osteguna, Zazpi kaleetan bertoko taldeen kontzertuak izango ditugu 20:00etatik aurrera.

 

Otsailaren 24, Farolin eta Zarambolasi epaiketa nabarmendu nahi dugu. Haien atxiloketarekin hasiko da arratsaldeko 19:00etan Udaletxean, ondoren Plaza Barrian epaiketa egingo zaie eta amaiera izango du 21:00 aldera Santiago Plazan egingo zaien irain publikoarekin.

 

Otsailak 25, Aratuste-zapatua, egunik handiena izango da eta bi jai gune izango ditugu: lehena, eguerdiko 12h00etatik arratsaldeko 19h30ak arte, bost gunez osatua egongo da: Plaza Biribila, Albia, Done Bikendi, Astarloa-Kale Nagusia eta Zabalguneko Merkatua. Bigarrena, arratsaldeko 19h30etik aurrera, kalejiran Plaza Biribiletik jaitsita eta Zazpi Kaleetan zehar zabalduko dena.

 

Igandean, otsailak 26, ohiko Indaba Lehiaketa egingo dugu Plaza Barrian. Eta azkenik, Aratusteei agur esango diegu asteartean, 28an, sardinaren hileta eta erreketarekin Arriaga Plazan.

 

Proposamena arrakastatsua izan dadin, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da. Beraz, hona hemen gure deialdia:

 

Mozorrotu eta disfrutatu Bilboko Aratusteetan!
Eguraldi txarra, izurrite eta guden gainetik,
GORA BILBOKO ARATUSTEAK!


EGITARAU OSOA EGUNEZ EGUN

 

 

 

 

 

Share