Sinkuartel

Maiatza 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Bilboko Aratusteak badatozela ospatu genuen Erriberako Merkatuan (2017-2-16)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Bilboko Aratusteak benetako Aratuste handiak izateko lanean dabiltzan eragileak elkartu ziren pasa den eguenean lankidetza hori indartzeko eta elkarren berri izateko Erriberako Merkatuan.

ARGAZKIAK

 

Presentación Carnavales 16-2-2017

 

 

Bazetozela behin eta berriro esan digute eta jadanik gainean ditugu Bilboko 2017ko aratusteak. Pasa den ostegunean, Erriberako Merkatuan bildu ziren Bilboko aratusteak posible egiten duten eragile guztiak. Erriberako Merkatuko arduradun eta komertzianteetatik hasita, Jai Batzorde Mistoa osotzen dugunok, Bilboko alderdi politikoak, FEKOOR, Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea eta Bilboko Konpartsak; Zazpi Kaleetako zein Bilbo Erdialdeko merkatari eta ostalariak, Alde Zaharra Bizirik elkartea, Gora Somera, Bihotzean auzo elkartea, Iruña taldea, Kafe Antzokia, Barnaval, La Ría del Ocio, Orden Botxera, Beti Jai Alai, BAE eta abar izan ziren atzoko aurkezpen sozialean. Eta nola ez, orain arteko eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas. Jon de Miguel eta Las Tea Party.

 

Aurkezpenean, aratusteetan buru belarri ibiliko direnek eredu berriak duen garrantziaz jardun zuten. Prestaketa-lanetan dabiltza larunbat honetan, Zabalgunean izango den eta azken hiru urteetan berreskuratutako Aratusteetako Kopla Txikien lehiaketarako; Hirugarrengoz jarraian ere bai, Zazpi Kaleetan talde lokalen kontzertuak izango ditugu, Ostegun Gizenean; Farolin eta Zaranbolasi epaiketa, ostiralean; Indaba lehiaketa, Plaza Berrian, igandean; Sardinaren kalejira eta erreketa, Plaza Barritik Arriaga Plazara, asteartean. Eta Zapatu Erregularrean Bilboko Ura!!! Bilboko Urarekin topa eginez hasiko da Bilboko erdigunea ekintzaz beteko duen aratusteetako egun handia.

 

Eta azken gogorarazpen bat helarazi digute: “Goza ditzagun egunok, mozorro xume batek nahi duguna izateko aukera ematen baitigu. Aukera bikaina beti ere, errespetuz betikotasuna alde batera utzi eta festaz gozatzeko!”

 

Gora Farolin eta Zaranbolas! Gora Bilboko aratusteak!

 

 

 

Share