Sinkuartel

Urria 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5

Gastronomia eta Aratusteak bat egininik Plaza Barrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Ponche y tostadas 19-2-2017

 

Aratusteek Bilboko Plaza Barria bete zuten atzo Pontxe eta Torrada lehiaketaren VI. lehiaketarekin

 

Gozogile, tabernari, konpartsa zein banakoek, 90 parte-hartzailetik gora izan du jada tradizio bihurtu den Aratusteetako Pontxe eta Torrada lehiaketak. Urtetik urtera handiagoa da lehiaketaren arrakasta, eta baita parte-hartzaileen maila ere eta, ondorioz, zail izan dute aurten epaimahaia osatzen duten Bilboko Konpartsa eta Makilako Kofradiaren kideek irabazleak erabakitzeko. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:

 

TORRADAK

 

-Herrikoia Kremazkoa > 1. saria: Moskotarrak / 2. saria: Ander Unibaso / 3. saria: Ikus Alai
-Herrikoia Ogizkoa > 1. saria: Zaratrustak / 2. saria: Kale Dor Kayiko / 3. saria: Sim Romi 2
-Ostalaritza Kremazkoa > 1. saria: Gaztelugatxe / 2. saria: New Bakabe / 3. saria: Txomin Barullo Taberna
-Ostalaritza Ogizkoa > 1. saria: La Olla de la Plaza Nueva / 2. saria: Alisas Barri / 3. saria: Restaurante Aitxiar


PONTXEA

 

-Herrikoia > 1. saria: Auri eta Malen / 2. saria: Moskotarrak / 3. saria: Mamiki
-Ostalaritza > 1. saria: Taberna Plaza Nueva / 2. saria: Goxue / 3. saria: Lurrina


Doako pontxe eta torrada banaketa

 

Denontzako saria izan genuen atzo. Torradak eta pontxea prestatzeko goiz altxatu ez, baina Aratuste giroan murgiltzeko asmoz Plaza Barrira hurbildu direnek Manu Iturregik prestatutako pontxe berezia dohainik dastatzeko aukera izan dute. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen Barman ezagunak txakolin eta ginebraz eginiko pontxe hotz berezia eskaini digu aurten. Eta horrez gain, aurten lehenengoz, Makilaren Kofradiako kideek torradak prestatu dituzte ekimen gastronomikoa ezagutzera bertaratu direnen artean banatzeko. Behin tripa beteta, ostegunetik aurrera eramango ditugun mozorroak lotzea baino ez zaigu falta, Aratuste asko geratzen baita oraindik!

 

ARGAZKIAK

 

 

Share