Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Txosnaganera V. mendi ibilaldi neurtua (2017-6-10)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Txosnagane 2017

 

Aurten Txosnaganera V. mendi ibilaldi neurtua izango da hurrengo ekainaren 10ean.

 

IZEN EMATEA NAHITAEZKOA Maiatzaren 26a arte (behean).

 

Txosnagane mendia: Biderdi, Ganetxiki, Larrentxu izenarekin ere ezagutua, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen mendia da eta 877 metroko altuera du.

 

Ibilbideak:

 

Bi ibilbide izango ditugu, ohiko ibilbidea eta beste bat laburragoa.

 

Txosnagane 2017 2

 

Ibilbide Laburra (13,6 KM, goranzko desnibela 582 metro), ibilbide laburra ez da Txosnaganera heltzen:

 

 

 

Ibilbide luzea (19,17 KM, goranzko desnibela 967 metro):

  

 

 

Parte hartzeko irizpideak:

 

-Izen ematea soilik gure webgunearen bidez izango da. Izena eman HEMEN.
-Izen ematean formularioaren datu guztiak bete behar dira.
-Bikoteka apuntatu behar da, eta ibilbide osoa bikoteka egin (kontrol postuetatik biek batera pasatu behar dute).
-Partehartzaile gehienezko kopurua 150 bikote izango da. Zerrenda betetzen denean izen ematea itxiko dugu.
-Irteerak:
8:15 – 8:30 Ohiko ibilbidearen dokumentazio jasotzea.
8:30 – 9:30 bitartean ibilbide luzearen irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 9:30tan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
9:15 – 9:30 Ibilbide laburraren dokumentazio jasotzea.
9:30 – 10:15 bitartean ibilbide laburraren irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 10:15etan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
-Helmuga: Enkarnazio Plaza (Atxuri) . 14:30etan kontrola itxiko da parte-hartzaile guztientzat.
-14:45etan sari banaketa.

 

Txosnagane 2014 2

 

Egunean bertan:

 

-Dokumentazioa goizeko 8:15 – 8:30 tartean jaso ahal izango da ohiko ibilbidearentzat (ibilbide luzea) eta 9:15 – 9:30 ibilbide larburrarentzat, irteera lekuan.
-Kontrol postu guztietatik pasatu behar da. Anoa postuan heltzeko eta irtetzeko orduak hartuko dira, bertan egoten den bitartean denboraren neurketa geldituko delarik.
-Anoa postuan oinarrizko botikina egongo da.
-Iturriak ibilbidean zehar eskasak dira beraz ez ahaztu ura eramateaz. Bestaldetik, kontutan izan edozein mendi martxarako hartu beharreko gomendioak (eguzki krema, txubaskeroa, arropa egokia…).
-Bikote irabazlea izango da partehartzaile guztien bataz besteko denborara gehien hurbiltzen dena.

 

Sariak:

 

-Ibilbide luzea:
Bikote irabazleak plaka bat jasoko du.
Bikote irabazleak mendi materiala kit bat jasoko du.
-Ibilbide laburra:
Bikote irabazleak plaka bat jasoko du.
Bikote irabazleak mendi materiala kit bat jasoko du.
-Hala ere, irabazi edo ez, martxa behar den bezala bukatzen duten guztiek oroigarritxo bat jasoko dute.
-Kalderapeko Jatetexean bi pertsonentzako afari bat zozketatuko da.

 

Txosnagane 2017 3


Ez da izango paseoa baina primeran pasatuko dugu.

 

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!! ETA MENDIA ERRESPETATU!

 

  

 

 

AURREKO EDIZIOEN ARGAZKI BILDUMAK:

 

I. Ibilaldi Neurtua
II. Ibilaldi Neurtua
III. Ibilaldi Neurtua
IV. Ibilaldi Neurtua

 

 

BILBOKO KONPARTSAK

 

 

 

 

Share