Sinkuartel

Iraila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1

ASTE NAGUSIA XXI HIRI KROSA (2017ko Abuztuak 25)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Hiri Krosa – Arautegia


1. BILBOKO KONPARTSAK
ASTE NAGUSIA XXI. HIRI KROSA antolatzen du, lasterketa herrikoia eta federatuta asfaltoan. Hiri Krosak bere webgune berezia du lasterketaren informazio guztiarekin. Bisita ezazu.

 

Hiri Krosa 2017 1

  

2. DATA / LEKUA
Lasterketa, Bilbon 2017ko abuztuaren 25an ospatuko da. Nahi duen guztiak parte har dezake, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman eta dorsala hartu beharra dago.

 

3. PROBA, ADINA, DISTANTZIAK ETA IRTEERAK

 

Hiri Krosa 2017 2

  

4. KRONOMETRAJEA
Txipa izango duen dortsala erabiliko da.

 

5. IBILBIDEAK
-TXUPETEAK ETA TXIKIAK: Viuda de Epalza (Irteera) – San Nikolas – Areatza (jira) – Viuda de Epalza (Helmuga).
-PRE-BENJAMIN, BENJAMIN ETA ALEBIN: Viuda de Epalza (Irteera) – San Nikolas – Areatza (jira) – Viuda de Epalza (Helmuga).
-HAUR, KADETE ETA GAZTEAK: Viuda de Epalza (Irteera) – San Nikolas – Areatza (jira) – Viuda de Epalza (Helmuga).
-GURPIL-AULKIAK: Viuda de Epalza (Irteera) – San Nikolas – Areatza (jira) – Viuda de Epalza (Helmuga).
-JUNIOR, PROMESA, SENIOR eta BETERANOAK: Vda. Epalza (Irteera) – Areatza – Areatzako Zubia – Ripa – Uribitarte pasealekua – Ingeleseko kanpa kaia – Guggenheim Museoa – Ernesto Txurruka kaia – Abando Ibarra – Euskalduna Jauregia – Itxas Museoa eta itzulia leku berberetik Vda. Epalzaraino (Helmuga).

 

Hiri Krosa 2017 3

  

7. IZEN-EMATEA
Doako izen-ematea EKAINAREN 5etik aurrera kategoria bakoitzeko kupoa bete arte, honako helbidean:

hirikrosa.bilbokokonpartsak.com/eu/izen-ematea/

 

8. DORTSALAK JASOTZEA
-Ekainaren 12, 13, 15, 16, 19, 20, 21, 22 eta 23an goizeko 11.00etatik arratsaldeko 13.00ak arte eta arratsaldeko 18.00etatik gaueko 20.00ak arte, Bilboko Konpartsen egoitzan (Zabalbide kalea 5, Bilbo).
-Lasterketa egunean bertan, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15.00ak arte Bilboko Areatzan, Pinpilinpauxa eta Hontzak konpartsen aldamenean, Areatzako aparkalekuaren aurrez-aurre.


Azken orduko jende-samalda sahiesteko, eskertuko genizueke dortsala jasotzea lasterketa eguna baino lehenago.

Ez jasotako dortsalak ez ditugu banatuko.

 

9.SARIAK
Sari banaketa arratsaldeko 7:30etik aurrera izango da, helmugaren ondoan egongo den kamioi eszenatokian.

 

-Lehen hiru gizon sailkatuek SENIOR & BETERANOAK kategorian, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
-Lehen hiru emakume sailkatuek SENIOR & BETERANOAK kategorian, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
-Lehen hiru sailkatuek, gizonen edo emakumeen GURPIL-AULKIAK mailan, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
-Lehen hiru sailkatuek (gizon eta emakume), PRE-BENJAMIN, BENJAMIN & ALEBIN mailan, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
-Lehen hiru sailkatuek (mutil eta neskak) HAUR, KADETE & GAZTEAK kategorian, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
-Lehen hiru sailkatuek (mutil eta neskak), TXUPETEAK & TXIKIAK kategorian, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
-Lehen gizon bilbotarrak SENIOR & BETERANOAK kategorian, trofeo bana jasoko du.
-Lehen emakume bilbotarrak SENIOR & BETERANOAK kategorian, trofeo bana jasoko dute.
-Lehen emakume konpartsakideak, edozein kategorian, trofeo bana jasoko dute.
-Lehen gizon konpartsakideak, edozein kategorian, trofeo bana jasoko dute.

 

Lasterketa amaitzean beste partehartzaile guztiei Bilboko Konpartsen kamiseta bat, opariak eta jatekoa eta edatekoa emango zaie.

 

10. SAlLKAPENAK ETA ARGAZKIAK
Probaren sailkapenak eta argazkiak hemen argitaratuko dira.

 

12.BETEBEHARRAK
-Antolakuntzak ez du probak irauten duen bitartean ikusleei zein atletei gertatu ahal zaizkien kalteen ardura hartzen, ezta hirugarren batzuk parte-hartzaileak diren atletei eragin ahal ditzaizkieketen kalteetaz ere.
-Izena eman gabe parte hartzen duena bere kabuz ibiliko da, erantzukizuna berea izanez. Horretaz parte, eskertuko genieke helmuga ez zeharkatzea.
-Izena ematean, honako arauak onartu egiten dira.


13. ALDAKETAK
Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela eskatuko balu.

 

 

 

Share