Sinkuartel

Maiatza 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4

Piztiak Konpartsa Animalista: “Bilbao: animaliadun zirkurik gabeko hiria" (2017-2-22)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Piztiak 22-2-2017 1

 

Adierazpen hau sinatzen dugun erakunde eta taldeak “UdalBerri-Bilbao en Común” erakundeak aurkeztu duen eta gure udalerrian animaliak erabiltzen dituzten zirkuak debekatzeko helburu duen proposamena, Udaleko Osoko Bilkurak izapidetu eta onar dezan batzartu gara. Proposamena bihar, otsailak 23, defendatuko da, hain zuzen ere.


Sistema demokratiko eta plural batean erakundeek mota honetako proposamenak, bakoitza dagokion bidetik, gutxienez aztertu eta eztabaidatu egin behar dituztela uste dugu. Hori dela eta, Bilboko Udaleko zinegotzien gehiengoa animalien sufrimenduarekin lotuta dagoela uste izanik, gai honen inguruan hitz egitea eta hausnartzea espero dugu, bilbotar askorentzako funtsezko garrantzia baitu.


Izan ere, eztabaida hau beharrezkoa ez ezik, premiazkoa ere bada gizartearentzako, hilabete gutxi baino ez direlako falta gure Aste Nagusia maitean, urtero bezala Etxebarria parkean, animalien malkoez lausotutako zirkua ezartzeko.

 

Piztiak 22-2-2017 2

 

Piztiak 22-2-2017 3

 

Zirkuetan animaliak izugarrizko bidegabekeriak pairatzen dituzte. Batzuk haien habitetatik bahituak izan dira, eta beste batzuk jaiotzetik isolamenduan soilik tristura da ezagutu dutena. Denak trikimailuak eta ikuskizunak egitera beharturik daude jendartea entretenitzeko. Hezitzeko, kakoekin, makilekin edota arpoiekin jipoitu eta elektrokutatu eta elikagairik gabe uzten dituzte haien izaera menperatzeko. Animalia hauek bizitza osoa bakardade osoan pasatzen dute haien kide eta familietatik aldendurik, kateatuak eta leku oso txikietan kaiolaratuak. Gehiegikeri horien ondorioz, gehienek tratu txarrek eta min fisikoek sortutako sufrimendu fisikoak bezain larriak diren gaixotasun mentalak pairatzen dituzte. Ikusleendako bi orduko entretenimenduak sufrimenduz beteriko bizitza dakar zirkuko animalientzat.


Arrazoi guzti hauengatik adierazpen hau sinatzen dugun erakunde eta taldeek, agintariei gure festak modu horretan ez bizitzeko eskatzen dizuegu eta Bilbotarron ospakizunak odololez eta sufrimentuz ez janzteko neurriak hartzeko eskatzen dizuegu. Egia da Aste Nagusia inolako eraso sexista, homofobo edo arrazistarik gabe bizi nahi dugula; baina egia da ere Aste Nagusia animaliei sufrimendurik eragin gabe disfrutatu nahi dugula.

 

Piztiak 22-2-2017 4

 

Piztiak 22-2-2017 5

 

Era berean, garbi utzi nahi dugu ekintza honekin gure asmoa, zirkuetan garatzen diren bidegabekerien inguruko kontzientzia sortzeaz gain, gizartean aldaketa bat sortzea ere badela. Orain eta hemen, Bilbon, hasiko den aldaketa. Hemen, esplotazio eta axolagabekeriaren biktima diren animalia guztiak defendatzen dituen mugimendu sozial eta politiko sendoa dagoenez, dagoeneko animaliak dituzten zirkoak debekatu dituzten ia 400 udalen (Gasteiz, Barakaldo, Getxo, Bartzelona, Valentzia, Alacant eta Oviedo, besteak beste) pausuoei jarraitzeko momentua da. Bilbo ezin liteke gizarte bidezkoago baten eboluzioan atzean geratu.


Azkenik, bilbotar guztiei mezu bat bidali nahi diegu. Aldaketa sortzea gure esku dagoela adierazi nahi diegu, gure esku dago animaliak gehiegikeria eta esplotazioaren biktima ahaztuak izateari uztea. Ezinbestekoa da ulertzea kontsumitzaile bezala hartzen ditugun erabakiak direla animalia babesgabe horiek salbatu edo kondenatzen dituztenak.

 

 

Share