Sinkuartel

Uztaila 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6

BBVAren aurkako Plataforma: BBVAren aurkako Ekintzaile Batzarra (2017-3-17)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Hamar urte beranduago, BBVAren etekinek odolez zikinduta jarraitzen dute

 

BBVA 17-3-2017 1

 

Bilboko Euskalduna Jauregian urtero egiten den BBVAren Akziodunen Batzarra dela-eta, bankuaren jarduna salatzeko ekintza bat burutu du BBVAren aurkako Plataformako ekintzaileen multzo batek. Bankua salatzeko moduko jardueretan nahasita dagoela eta etekinak eskuratzeko praktika deitoragarriak gauzatzen dituela salatu du ekintzaileen taldeak.

 

Hori dela-eta, eta BBVAren etekinak odolez zikinduta daudela sinbolizatzeko, hainbat aktibistak pintura gorria jaurti diote beren buruari Akziodunen Batzarraren aurrean. Pertsona eta kolektibo askorentzat bankuak garatzen dituen jardueretako askok dituzten ondorio dramatikoak sinbolizatzen ditu pintura horrek.

 

BBVA 17-3-2017 2

 

BBVA 17-3-2017 3

 

Plataformaren bozeramaileek adierazi dutenez, indarrean jarraitzen dute BBVAren Akziodunen Batzarraren aurrean protesta egitera bultzatu zituzten arrazoiek. Arrazoi horien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

 

-BBVAk pribilegio tristea du: armagintzaren industrian inbertsiorik handienak dituen enpresa da. Izan ere, 3.000 milioi euro bideratzen ditu askotariko armak ekoizten dituzten enpresen finantziaziora. Arma horiek esportatu egiten dira eta hainbat gerratan erabiltzen. Arma horien erruz, milioika lagun erailtzen dituzte eta indarrez deslekuratzen, mundu osoan.

 

-BBVAk gizarte eta ingurumen inpaktu handiko makroproiektuen finantziazioan parte hartzen jarraitzen du, mundu osoan. Horien artean, azpimarratzekoak dira Dakota Access olioduktua, Donald Trumpek berriki berraktibatutako proiektua edo Gasoducto del Sur de Perú (GPS) izenekoa Camisean. Gainera, % 25eraino igo du Kurdistango Ilisu urtegian duen finantziazio-maila.

 

-Etxegabetzeak egiteari utziko ziola iragarri arren, BBVAk ehunka etxegabetze burutzen ditu urtean. Krisi ekonomikoaren kalteak gehien pairatzen dituzten biztanleen sektoreei eragiten diete etxegabetze horiek. 2016ko martxotik 2017ko otsailera bitartean, herritarren mobilizazioari esker BBVAren 114 etxegabetze suspenditu ziren eta 13 geldiarazi.

 

-Aurreko guztiaz aparte, salatu beharra dago BBVAk aberastasun handien zerga-iruzurrean duen eginkizuna: bitartekari-lanak egin ditu hainbat zerga-paradisutan offshore sozietateak sortzeko (“Panamako paperak” direlakoek ziurtatzen duten bezala), eta, aldi berean, abusuzko baldintzak aplikatzen dituzte hipoteka-zergetan eta bestelako banku-produktuetan (zoru-klausulak itzultzera derrigortzen duten epaiek argi utzi duten moduan).

 

-Gizartearen sektore handi batek krisialdia bizi izan duen hamarkada honetan, BBVAk etekinak iragartzen jarraitu du (2016an, % 31,5, hau da, 3,475 milioi euro), eta bere zuzendaritza-taldeak soldata estratosferikoak poltsikoratzen jarraitu du: bertako presidente Francisco Gonzálezek 13.424 euro irabazi ditu egunean, 2016an. Gainera, azpikontratak erabiltzen ditu lan betebeharrak saihesteko.

 

-Era berean, hipokresia maila handia adierazten du, benetako izaerarekin bat ez datorren irudia proiektatzeko asmoz sariak, ikastaroak eta beste bultzatzen dituenean.

 

BBVA 17-3-2017 4

 

BBVA 17-3-2017 5

 

Etekinak lortzeko moduaren adibide batzuk baino ez dira horiek. Horixe azpimarratu nahi du BBVAren aurkako Plataformak, eta horixe da bankuaren akziodunen batzarraren aurrean beste behin protesta egitearen justifikazioa: bere jarduna salatzea eta jardun horren ondorio latzei dagozkien erantzukizunak exijitzea.

 

 


  

BBVAko Akziodunen Biltzarreko beste ekintza batzuk:

 

2016. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/890-plataforma-contra-el-bbva-junta-de-activistas-contra-el-bbva-11-3-2016.html

2015. urtea: http://www.sinkuartel.org/es/kemmoc/acciones/777-plataforma-contra-el-bbva-junta-de-activistas-contra-el-bbva-13-3-2015.html

2014. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/604-junta-de-activistas-contra-el-bbva-14-3-2014.html

2013. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/395-bbva-junta-general-de-activistas-15-3-2013.html

2012. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/117-plataforma-contra-el-bbva-5-bbva-0.html

2011. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/712-2014-10-17-14-13-22.html

2010. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/722-2014-10-21-14-23-54.html

2009. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/728-2014-10-23-11-28-21.html

2008. urtea: http://www.sinkuartel.org/eu/kemmoc/ekintzak/741-2014-11-11-12-09-38.html

 

KONTAKTUA: BBVAren aurkako Plataforma:

Web orrialdea: http://bbvahiltzaile.blogspot.com.es/

Posta elektronikoa:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 


  

DEIALDIA ETA KARTELA

FACEBOOK (ARGAZKIAK)

BBVAren AURKAKO PLATAFORMA

INSUMISSIA

ECUADOR ETXEA

BILBOKO URIOLA

NAIZ

ARGIA

ARGIA II

EL PAÍS

ABC

FINANZAS.COM

20 MINUTOS

EL CORREO

DESOBEDECER

KOMITE INTERNAZIONALISTAK

INTERECONOMÍA

 

 

 

 

Share