Sinkuartel

DATORRENA

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

XXVIII. Martxa Antimilitarista Soietxeko Kuartel Militarrera, Mungian (2017-11-11)

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Soietxe 11-11-2017 1

 

Soietxe-ko kuartela behar sozialetarako erabiltzea eskatzen dute.

 

Gaur, Bizkaiko hainbat kolektibok eskatu dute lurraldeko instalazio militar handiena den Soietxeko kuartela desagertzea. Kuartelak Mungian hartzen dituen lursailak erabilera sozialerako aldarrikatu dute, konkretuki “porruak ereiteko”.

 

Talde antolatzaileen ustez –haien artean Askapena, Baratzea Gatika, Berri Otxoak, Butroi Bizirik Transizioan, Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai Mungia, Errota Gaztetxea, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak.- “instalazio militarrek ez diote ezer onik ekartzen ez Uribe-Butroiri ezta Bizkaiari ere”. Horregatik, porru-baratze hau instalazio militar bihurtu zutenetik aldarrikatu dute lur hauek laborantzarako berreskuratzea.

 

Soietxe 11-11-2017 2

 

Urteroko Soietxeko kuartelaren kontra doan martxan, aurten hogeita zortzigarren edizioa ospatzen duena, talde antolatzaileek adierazi dute “kuartelaren benetako zeregina ez da gure segurtasuna defendatzea, baizik eta sistema kapitalista eta patriarkalaren interesak babestea, horretarako enplegu prekarioetara, pobreziara eta baztertze sozialera biztanleria kondenatzen badute ere. Soietxen dauden bezalako instalazioak mantentzeko diru publiko asko zarrasteltzen da – Estatuaren gastu militarra 33.762´40 milioi eurotara heltzen da – inbertsio sozialean murrizten jarraitzen den bitartean”.

 

Azaroaren 11rekin kointzidituz eta hurrengo lemapean “Kuartel guztiei beraien San Martin-a heltzen zaie” – ejertzitotik desertatu zuen Santua – antolatzaileek Santu hau kuarteleraino eraman dute. Santuak militarrei uniformea kendu dezaten eskatu die eta armak utz dezatela mundu hobe baten eraikuntzan lan egiteko.

 

Soietxe 11-11-2017 3

 

Ekintza sinboliko honen bitartez Soietxe moduko azpiegituren desegitea eskatu dute: “Estatu espainiarrak 17 gerrateetan parte hartzeaz gain, munduko zazpigarren arma-esportatzailea da, biztanleri zibilaren kontra erabiltzen dena, Siria edo Yemen adibidez. Gobernu berberak mugak militarki blindatuz, gerrate hauetatik ihes egiten dituzten pertsonak ez ditu onartzen. Irailaren 26an, harrera epea bukatu zen, eta ordurako Estatu espainiarrak onartu beharreko kopurua, hasieratik oso eskasa, 17.337koa zen, baina 1983 pertsona bakarrik heldu dira, hau da, %11,4a.”

 

Esandako kolektiboek gastu militarrak behar sozialetara bideratzea eta azpiegitura militar guztiak desegitea eskatu dute, haien lursailak onura sozialeko erabileretarako birmoldatuz. “Gure ustean zentzuzkoagoa da - adierazi dute – Uribe-Butroietik gerra prestatu ordez, Soietxeko lurrak justizia, berdintasuna eta elikadura subiranotasuna lantzeko erabil daitezela. Horren guzti horren ikur moduan, nahiago dugu porruak haztea armak baino”.

 


ASKAPENA, BARATZEA GATIKA, BBT, BERRI OTXOAK, EKOLOGISTAK MARTXAN, ERNAI MUNGIA, ERROTA GAZTETXEA, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK

 

 

 

FACEBOOK (ARGAZKIAK)

KARTELA ETA DEIALDIA

DEIA

EL DIARIO.ES

 

 

 

 

Share