Sinkuartel

DATORRENA

08 apirila
SINKUARTELEKO ASANBLADA
27 apirila
SINKUARTELEKO ASANBLADA
01 uztaila
MUNDUKO ARROZAK
19 abuztua
ASTE NAGUSIA: TXUPIN
20 abuztua
ASTE NAGUSIA
21 abuztua
ASTE NAGUSIA
22 abuztua
ASTE NAGUSIA
Martxoa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
27 28 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2

KEM-MOC taldeak Gernikako Bakearen Museora eraman du Bilboko Garellano erakusketan hartutako kaskoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

Gernika, 2012-12-11

Garellano Erregimentuaren omenez Basurtuko Udaltegian abenduaren 1etik 9ra egindako erakusketatik kasko militar bat hartu ondoren, Bilboko KEM-MOC talde antimilitaristak ekintza publiko batean aurkeztu du gaur kaskoa kaskulore bihurtuta Gernikako Bakearen Museoan. Astra kultura-sorkuntzarako fabrika eta armagintza-fabrika ohian egindako prentsaurreko baten ondoren eraman dute kaskoa bere kokapen berrira. Kulturaren arloko, Unibertsitateko eta Bizkaiko gizarte-mugimenduetako lagunak ere izan dituzte ondoan antimilitaristok. Ekintza honekin KEM-MOCek ejerzitoak eta gerrak salatu nahi izan ditu, zeren lizuna iruditzen zaie hainbat heriotza, suntsidura eta miseria eragin dutenei omenaldi bat egitea.

Gernika 11-12-2012 1

 

Gaur Gernikako prentsaurrekoan antimilitaristek esandakoaren arabera, “iraingarria da hainbeste gatazkatan parte hartu duten eta ehun-milaka hildako eragin dituzten militarrei omenaldiak egitea”, hain zuzen ere, Kubako eta Marokoko gatazkei egin diete erreferentzia, 200.000 eta 46.400 hildako guztizkoak izan zituztenean, hurrenez hurren.


Antimilitaristek Gernika aukeratu dute herriaren historiagatik, ikurra delako, eta kaskua kaskulore bihurtuta eraman dute Bakearen Museora.

Astran egin dute prentsaurrekoa, tokia eredugarri ikusten dutelako. Haien ustez, lehen armagintza-fabrika zenaren eraldaketa eredugarria da, eta egungo beste armagintza-fabrikek eta instalazio militarrek bestelako erabilerak izan beharko lituzkete, gizartearen mesederako, kulturaren mesederako, osasunaren mesederako, hezkuntzarenerako eta beste hainbat erabilera onuragarrietarako.

 

Gernika 11-12-2012 2

 

Aurkezpenean kulturaren arloko, Unibertsitateko eta Bizkaiko mugimendu sozialetako kideak izan dituzte lagun. Hala, Natxo de Felipe musikaria, UPV/EHUko irakasle Pedro Ibarra eta Ekologistak Martxan, Gernika Gogoratuz eta Ideasur taldeko kideak egon dira aurkezpenean haien ondoan.

Antimilitaristek desobedientzia zibila eta ekintza zuzen ezbiolentoa aldarrikatu dute gizartea eraldatzeko tresna gisa, eta gizarte justuago bat eraikitzeko bide modura.

Amaitzeko, desobedientziarako deia egin dute, eta beldurraren eta gerraren kultura baten aurka mugitzeko proposamena luzatu diote gizarteari.

Gernika 11-12-2012 3

 

Joan den abenduaren 6ean, KEM-MOCek ekintza zuzen ezbiolento bat burutu zuen erakusketako ibilgailuetan kateatuta, “ningún ejército defiende la paz” eta “ejerzitoak apurtu” leloak aldarrikatuta.

Aldi berean, gerrate zibilaren garaiko kasko bat eraman zuten, “beste toki egokiago batean birkokatzeko”. Adierazi dutenez, “era horretako ekitaldiak erabili beharko lirateke gerraren gehiegikeriak gogorarazteko eta salatzeko, eta ez errejimenduaren beraren existentzia ospatzeko”.

 

Gernika 11-12-2012 4

 

Talde antimilitaristako kideen esanetan, “osasunerako eta zerbitzu sozialetarako aurrekontuak % 14tik gora murriztu diren egoera honetan, hezkuntzari eta kulturari % 20tik gora kendu diotenean, eta tratu txarrak pairatu dituzten emakumezkoen babeserako baliabideak ia desagertu direnean, Defentsa Ministerioaren aurrekontuaren murrizketa ia hutsaren hurrengoa da, industria-ministerioaren bidez I+G militarrerako laguntzak ezkutatzen dira, eta 30 milioi eurotik gorako zorra metatu da jada armagintza-operazio erraldoiak finantzatzeko”.

 

Ekintza:

Bilboko Talde Antimilitarista KEM-MOC-ek kasku militar bat desagertarazi du erakusketan (2012-12-6)

Bilboko talde antimilitarista KEM-MOC kateatu egin da Basurtuko Udaltegian

KEM-MOCeko aktibista bati elkartasuna, ejerzitoaren aurkako ekintza ezbiolento bategatik epaitua

 

Bideoa:

 

 

Gernika 11-12-2012 5

 

LOTURAK:

 

FACEBOOK (ARGAZKIAK) 

EUROPA PRESS

EL CORREO

BERRIA

HITZA

NAIZ

LA VANGUARDIA

QUÉ!

20MINUTOS

LA INFORMACIÓN

EL ECONOMISTA

TERRA

GERNIKATIK MUNDURA

SARE ANTIFAXISTA

MENEAME

INSUMISSIA

BILBOKO BRANKA

IÑAKI EGAÑA (NAIZ)

KAKITZAT (2012-11-19)

KAKITZAT (KOMUNIKATUA)

KAKITZAT (2012-11-30)

 

 

 

 

Share